Ekonomia -

ALOKAIRU TURISTIKOA

Goiak uste du etxe turistikoei buruzko Gorenaren azken epaiek Donostian ez dutela eraginik izango

Donostiako alkateak gogora ekarri du etxebizitzak alokairu turistikorako erabiltzeko lizentzia berririk ez dela ematen jada hirian.

San Sebastián, en una imagen de archivo.
San Sebastián, en una imagen de archivo.
San Sebastián, en una imagen de archivo.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen turismo-alokairuaren jardueraren inguruan Auzitegi Gorenak kaleratu berri dituen bi epaiek Donostian izango duten eragina "hutsaren hurrengoa" dela uste du Eneko Goia Donostiako alkateak. Epaien arabera, eraikin bateko auzokideek etxebizitza baten turismo-alokairuaren jarduera debeka dezakete, hiru bosteneko gehiengoz.

"Epaia irakurri gabe dut, baina lehen inpresio baten arabera seguru asko ez du eraginik izango. Zergatik? Udalak orain urte eta erdi baino gehiagotik hona ez du horrelako jardueratarako lizentzia berririk ematen. Luzamendu batean gaude, eta ez da lizentzia gehiago emango", zehaztu du, Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren ondoren egin dun agerraldian.

Gaineratu duenez, Udala orain lantzen ari den Hiria Antolatzeko Plan Orokorrean (HAPO) ere gaia jasota geratuko da eta, horren arabera, "ez da lizentzia berririk izango etxebizitza turistikoetarako".  Epaiek atzeraeraginezko izaera "nekez" izango dutela ere erantsi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Turismoa Euskadi Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia