Ekonomia -

Administrazio publikoa

Interinoak finko bihurtzea "aukera bat" da behin-behinekotasuna saihesteko, Europako Justiziaren arabera

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak zehaztu du, dena den, irtenbide hori "egokia" izan daitekeela "legearen aurkako Zuzenbide nazionalaren interpretazioa ez badakar".

Europar Batasuneko Justizia Auzitegia. Argazkia: EBJA
Europar Batasuneko Justizia Auzitegia. Argazkia: EBJA
Europar Batasuneko Justizia Auzitegia. Argazkia: EBJA

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Justiziak ebatzi duenez, urteetan aldi baterako kontratuak kateatu dituzten langile publikoak behargin mugagabe ez finko bihurtzea ez da behin-behinekotasuna saihesteko "irtenbide egokia", eta langile interinoak finko bihurtzea "aukera bat" dela berretsi du

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) ostegun honetan eman du epaia, Kataluniako administrazio publikoko langileen hiru kasu aztertu ostean.

EBko auzitegiak berriz ere salatu du Espainiako legeriak ez dituela Administrazio Publikoak aldi baterako kontratazioarekin egindako abusuak zigortzeko behar bezalako neurriak ematen, eta konponbide gisa, kaltetuak izan diren langileei kontratu mugagabea egitea proposatu du, betiere "legearen aurkako Zuzenbide nazionalaren interpretazioa ez badakar".

Bere epaian, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak nabarmendu du galdera egin zion Espainiako epaitegiaren ustez, bitarteko langileak langile mugagabe bihurtze hori, legezkoa izango litzateke, betiere langile horiek "karrerako funtzionarioentzat indarrean dauden kargugabetze- eta kaleratze-arrazoi berberen mende egongo balira", baina "karrerako funtzionario izatea lortu gabe".

Modu honetara, Bartzelonako epaitegi batek egindako epaiketa aurreko arazoei erantzuten die Europako Justiziak. Aipatutako epaitegiak hiru langile Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin eta Kataluniako Generalitateko Justizia Sailarekin aurrez aurre jarri dituen bi kasu ebatzi behar ditu. Kasuetako batean langileek aldi baterako kontratuak kateatu dituzte 80ko eta 90eko hamarkadetatik.

Joan zen otsailean, ildo beretik zihoan beste ebazpan bat eman zuen EBJAk. Ondoren, maiatzean, Auzitegi Gorenak uko egin zion bitarteko langileak automatikoki langile finko bihurtzeari, argudiatuz erabaki hori ez dela "inola ere EBko Justizia Auzitegi Nagusiaren otsailaren 22ko epaitik erator daitekeen neurria".

Escriva, "2021aren aurreko kasuei" buruzko iritzia jakiteko zain

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren erabakiari buruz, Jose Luis Escriva Funtzio Publikoko ministroak esan du auzitegi horrek "2021aren aurreko kasuei" buruz duen iritzia jakiteko dagoela, "batez ere auzitegiei dagokielako, eta auzitegiek gatazka horiek nola konpondu behar dituzten" argudiatuta.

"Kasu historiko horietatik haratago, uste dut garrantzitsuena egin dugun guztiari eta egiten jarraitzen dugunari begiratzea dela, sektore pribatuan gertatu den gauza bera, lan-erreformari esker behin-behinekotasuna desagertzen ari den moduan, sektore publikoan ere gauza bera gertatu dadin", adierazi du ministroak.

Horrela, Espainiako Gobernuaren helburua "erregularizazio kopuru jakin batera" iristea dela esan du, urte amaieran 300.000 lanpostu egonkortzea, hain zuzen ere. Azaldu duenez, dagoeneko "% 75era" iritsi dira, eta, beraz, "aurten sobera beteko dugu, ez dut zalantzarik".

Era berean, "urte horietan guztietan gertatu dena berriro ez gertatzearen garrantzia" gogorarazi du, eta horretarako langile eta funtzionario publikoen "esparru egonkorra" izateko neurriak hartzen ari direla.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Lana Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak