Ekonomia -

EBAZPENA

Amiantoagatik hildako langile baten alargunari pentsioaren gainordain bat ordaintzera zigortu dute Petronor

Bilboko Lan Arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren ebazpen judizial batek daio 70eko eta 80ko hamarkadetan amiantoarekin lan egin zela Petronorren plantan, langileen osasuna babesteko inolako neurririk hartu gabe.

Petronorren Muskizko planta, artxiboko irudi batean. Argazkia: Petronor
Petronorren Muskizko planta, artxiboko irudi batean
Petronorren Muskizko planta, artxiboko irudi batean. Argazkia: Petronor

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amiantoagatik hildako langile baten alargunari pentsioaren gaineko % 50eko (maximoa) errekargua ordaindu beharko dio Petronorrek, Bilboko Lan Arloko 7 zenbakiko Epaitegiak kaleratutako ebazpen baten arabera.

ELA sindikatuak eman du kasuaren berri, ohar baten bidez. Bertan zehaztu duenez, ebazpenak frogatutzat eman du 70-80ko hamarkadan amiantoarekin lan egin zela Petronorren plantan, "prebentzio neurririk hartu gabe". "Airean zegoen hautsa hildako langilea ziharduen tailer mekanikora iristen zen, eta amiantoa zuzenean manipulatzen ez bazuen ere, lantegi osagarriko lanetatik zetorren hautsaren eraginpean zegoen", dio agiriak.

Epaiaren "garrantzia" nabarmendu du ELAk, besteak beste, Petronorrek zuzenean kontratutako langile baten kasua delako eta enpresak duen erantzukizuna agerian uzten duelako. Orain arte, amiantoarekin lotutako kasuak findegiak azpikontratatukoa langileei eragin izan die. "Epai horrek bidea irekitzen du hildako langilearen familiak kalteen ordaina eskatzeko lege-ekintzak has ditzan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Lana Epaiketak argazkiak Petronor Gaixotasunak bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak