Ekonomia -

Lan-istripu larria

Behargin bat hil da Arrasaten, hiru metroko sakoneran, kutxatila baten barruan lanean ari zela

Lan-istripua 16:30ean gertatu da, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Langilea kutxatilaren barrutik atera dute. Atera ostean, osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Dagoeneko 16 pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Hego Euskal Herrian.

Ertzaintza lan-istripua gertatu den tokian, Arrasaten (Gipuzkoa). Irudia: goiena
Ertzaintza lan-istripua gertatu den tokian, Arrasaten (Gipuzkoa). Irudia: goiena
Ertzaintza lan-istripua gertatu den tokian, Arrasaten (Gipuzkoa). Irudia: goiena

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da gaur arratsaldean Arrasaten (Gipuzkoa), Santa Teresa auzoko Galizia kaleko kutxatila baten barruan lanean ari zela, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lan-istripua 16:30ean gertatu da, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Hiru metroko sakoneran zegoen behargina kutxatila barrutik atera dute.

Atera ostean, anbulantzia bateko osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Dagoeneko 16 pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Hego Euskal Herrian, horietako sei Nafarroan eta hamar Euskadin. Ildo horretan, Euskadik baja eragin duten 4.059 lan-istripu erregistratu zituen aurtengo urtarrilean, hau da, % 29,6ko igoera izan da iazko hilabete beraren aldean, 926 ezbehar gehiagorekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Arrasate Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Debagoieneko azken ordukoa