Ekonomia -

TRANTSIZIO ENERGETIKOA

Nondik dator Euskadin eta munduan kontsumitzen dugun energia?

2022ko datuen arabera, Euskadin kontsumitzen dugun energiaren bi heren petroliotik eta gas naturaletik datoz. Orotara, mix energetikoaren % 83 dira bi iturri horiek.

EAEko iturri energetikoak. Argazkia: EITB Media
EAEko iturri energetikoak. Argazkia: EITB Media
EAEko iturri energetikoak. Argazkia: EITB Media

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022. urteko datuen arabera, Euskadin kontsumitzen dugun azken energiaren bi heren baino gehiago petroliotik eta deribatuetatik eta gas naturaletik datoz.

Bi iturri horiek gure mix energetikoaren % 83,8 dira, EEEk (Energiaren Euskal Erakundeak) egindako kalkuluaren arabera.

Energia berriztagarriak eskariaren % 8,8 baino ez dira, eta energia elektrikoaren inportazioa, berriz, % 6,7. Gainontzeko % 0,3a ikatzari eta haren deribatuei dagokie.

Iturria: EEE

Mundu mailako energia-kontsumoari buruzko datuei begiratuz gero, banaketa oso ezberdina da. Petrolioa eta bere deribatuak dira energia-iturri nagusia, eskariaren % 30arekin, baina bigarren tokian ikatza dago, % 27rekin. Gas naturala hirugarrena da tarta energetikoan ( % 23), eta elektrizitateak eta biomasak planetak kontsumitzen duen energiaren % 10 ematen dute, hurrenez hurren.

Iturria: EEE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Petrolioa albisteak Elektrizitatea Energia berriztagarriak Gasaren krisia Europan Energia aurreztea Energia Kontsumoa