Ekonomia -

Prezioak

Inflazioa % 2,9raino igo zen eurogunean abenduan, eta % 3,4raino EBn

Aurreikuspenak hobetu badira ere, Europako Banku Zentralak ez du uste 2025a baino lehen beteko denik bere helburua, hots, inflazioa % 2an egotea.

Euro txanponak
Euro txanponak
Euro txanponak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko inflazio tasa bost hamarren igo zen abenduan eurogunean, % 2,9raino, eta hiru hamarren Europar Batasunean (EB), % 3,4raino, Eurostat Europako Estatistika Institutuak gaur zabaldu duenez.

Bien bitartean, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi zen azarotik abendura, % 3,6etik % 3,4ra.

Erosketa saskiko produktuen (elikagaiak, alkohola eta tabakoa) salneurriak ez ziren aurreko hilabeteetan bezainbeste igo (% 6,1). Zerbitzuetan, berriz, % 4 igo ziren prezioak, eta industriaz kanpoko ondasun energetikoetan % 2,5.

Kontrara, energiaren prezioak azaroko beherakada (% 11,5) mantsotu zuen (% 6,7).

Hala, abenduan zerbitzuek egin zioten euroguneari ekarpen handiena (1,74 puntu), ondoren elikagaiek, alkoholak eta tabakoak (1,21 puntu), eta azkenik industriaz kanpoko ondasun energetikoek (0,66 puntu). Energiaren prezioen beherakadak, bestalde, 0,68 puntu kendu zizkion.

Aurreikuspenak hobetu badira ere, Europako Banku Zentralak ez du uste 2025a baino lehen beteko denik bere helburua, hots, inflazioa % 2an egotea.

Hain zuzen ere, EBko 15 estatutan (guztira 27 dira) egin zuen behera inflazioak abenduan, egonkor eutsi zion espainiar Estatuan, eta igo egin zen beste 11 estatutan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Europako Banku Zentrala