Ekonomia -

Bilera

UGT, CCOO eta CEOEk ez dute babestu langabeen laguntzaren erreforma, eta Gobernuaren "presa" kritikatu dute

Sindikatuek eta patronalak aldaketak proposatuko dituzte datozen egunetan. "Erreforma hori nabarmen hobetzen saiatuko gara, eta hala bada, aurrera egin ahal izango da" esan dute.

INEMaren bulegoetako bat, Madrilen. Argazkia: EFE
INEMaren bulegoetako bat, Madrilen. Argazkia: EFE
INEMaren bulegoetako bat, Madrilen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Lan Ministerioak eta eragile sozialek hiru orduko bilera izan dute langabeek jasotzen duten diru-laguntzaren erreformari buruz hitz egiteko. Sindikatu zein patronaleko ordezkariak ez dira konforme atera eta hainbat aldaketa proposatuko dituzte hurrengo egunetan.

CCOO sindikatuko Politika Publikoetako eta Babes Sozialeko idazkari Carlos Bravo, UGTren Politika Sindikaleko idazkariorde Fernando Lujan eta CEOE Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko Enplegu, Dibertsitate eta Babes Sozialeko zuzendari Rosa Santos izan dira bileran, besteak beste.

UGTko eta CCOOko ordezkariek esan dute erreforma "ez dela nahikoa", "partziala" dela eta langabeziagatiko prestazioaren eta asistentziaren zenbatekoak ez direla "egokiak".

Patronalak, berriz, uste du Lan Sailak proposatutako erreformak ez duela pizgarri nahikorik aurreikusten langabeentzako laguntza kobratzen duten pertsonek enplegua bila dezaten.

Sindikatuek eta patronalak datozen egunetan erreformak aurkeztuko dituztela iragarri dute.

"Prestazio-maila, norberak lan egin duenean duen maila, gehieneko mugen kontribuzio-maila ez da iristen lanbide arteko gutxieneko soldatara eta, gutxienez lanbide arteko gutxieneko soldatara iritsi beharko litzatekeela defendatzen dugu ", adierzi du Lujanek (UGT). Hori dela eta, oraingo 480 euroak bezala, Lan Ministerioak proposatutako 600 euroak ere "gutxiegi" direla esan du.

Bravok (CCOO), bere aldetik, azaldu du erreformak ez dituela "hainbat hutsune ezabatzen, ez ditu berdin tratatzen gazteak eta adinekoak, ez emakumeak ere, gaur egun lanaldi partzialeko langabeziagatiko prestazioetan zein lan-harreman egonkorrak izateko zailtasunik handiena duten pertsonen prestazioetan dagoen diskriminazioari eutsiz".

Diaz eta Calviñoren artean polemika

Espainiako Gobernuak aurreko legealdian prestatu eta adostu zuen Berreskuratze Planean jasota eta oraindik betetzeko dagoen puntuetako bat da langabeziagatiko asistentzia-mailaren erreforma, eta hori betetzea nahitaezkoa da Next Generation funtsen laugarren zatia jasotzeko (10.000 milioi euro).

Hain zuzen, erreforma hori da azken egunotan Diazen eta Calviñoren lantaldeak aurrez aurre jarri dituena. Antza, Ekonomia Ministerioaren asmoa langabezia subsidioaren iraupena 30 hilabetetik 12 hilabetera jaistea litzateke, eta hileroko diru kopurua ere murriztea: IPREMaren % 100 lehen hiru hilabeteetan (600 euro gaur egun), IPREMaren % 80 bigarren hiruhilekoan (480 euro hilean), IPREMaren % 65 hirugarren hiruhilekoan (390 euro) eta % 50 azken hiruhilekoan (300 euro).

Diaz presidenteordeak argi esan dio Calviñori ez dutela murrizketarik onartuko, eta erreforma hau kudeatzea Lan Ministerioaren ardura dela ohartarazi dio. Azken horrek, berriz, erantzun du "egiturazko erreformak egitea Gobernu osoaren" lana dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Langabezia Lana Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Yolanda Diaz Sumar Mugimendua CEOEko presidentea Langile Komisioak azken ordukoa UGT