Ekonomia -
Eustat
EAEko BPG eta enplegua % 1,6 hazi ziren aurreko udan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, soilik % 0,2ko hazkundea izan zuen BPGk, pandemiatik izan den hiruhileko arteko datu okerrenetako bat.
agencias | eitb media
EAEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,6 hazi zen aurreko udan, iazko datuen aldean, eta portzentaje berean egin zuen gora enpleguak, 15.326 lanpostu gehiagorekin.
Eustat Euskal Estatistika Institutuak urrian aurreratutako datuak baieztatu egin dira, beraz, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak esperotako datu makroekonomikoetan baino hamarren bat gutxiagoko hazkundea izan.
Hazkundeak agerian uzten du BPG egonkortu egin dela azken sei hiruhilekoetan mantsotzea izan ostean. Izan ere, 2022ko urte hasieran urte arteko hazkundea % 7,2koa zen, eta % 1,5ekoa aurreko hiruhilekoan.
Gainera, BPG % 0,2 hazi da aurreko hiruhilekoaren aldean, pandemiatik izan den hiruhileko arteko datu okerrenetako bat, bereziki industriak % 2,4ko beheraldia izan duelako.