Ekonomia -

MERKATARITZA

Hemen duzu Euskadi Bono Dendari buruz jakin behar duzun guztia

Gaurtik aurrera Bono Dendaren edizio berri bat abian da, Euskadiko txikizkako saltokietan erosketak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimena.

Erabiltzaileek 10 euroko deskontua izango dute erositako 30 euro bakoitzeko. Argazkia: EITB Media.
Euskadi Bono Dendari buruzko informazioaren laburpena
Erabiltzaileek 10 euroko deskontua izango dute erositako 30 euro bakoitzeko. Argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik, azaroak 8, hasi eta abenduaren 5era arte, Euskadi Bono Dendaren laugarren edizioa abian da, Euskadiko txikizkako saltokietan erosketak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimena.

Aurreko edizioetan bezala, erabiltzaileek 10 euroko deskontua izango dute erositako 30 euro bakoitzeko.

Euskadi Bono Denda

Deskontua establezimenduan bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik gabe. 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak 5 bonu erabili ahal izango ditu erosketa batean edo gehiagotan.

Bonuak azaroaren 8tik abenduaren 5era bitartean erabili ahal izango dira ekimenari atxikitako saltokietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza Dirulaguntzak