Ekonomia -

MERKATARITZA

Asteazkenean, azaroaren 8an, abiatuko da Euskadi Bono Dendaren kanpaina berria

Erabiltzaileek 10 euroko deskontua izango dute erositako 30 euro bakoitzeko. Deskontua saltokian bertan egingo da. 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak gehienez 5 bonu erabili ahal izango ditu erosketa batean edo gehiagotan.

Los bonos se podrán utilizar desde el 8 de noviembre hasta el 5 de diciembre. Foto de archivo: EFE.
Un par de personas miran un escaparate de ropa.
Javier Hurtado sailburuak Euskadi Bono Dendaren edizio berria iragarri du

0:33

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak asteazkenean, azaroaren 8an, abiatuko du Euskadi Bono Dendaren laugarren edizioa, euskal txikizkako saltokietan erosketak sustatzeko.

Radio Euskadiko Boulevarden egindako elkarrizketa batean, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Euskadi Bono Denda tokiko merkataritza sustatzen duen eta merkatariei zein kontsumitzaileei aukerak ematen dizkien ekimen gisa duen garrantzia azpimarratu du.

Bonuak azaroaren 8tik abenduaren 5era bitartean erabili ahal izango dira ekimenari atxikitako saltoki guztietan.

Aurreko edizioetan bezala, erabiltzaileek 10 euroko deskontua izango dute erositako 30 euro bakoitzeko.

Deskontua saltokian bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik gabe. 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak gehienez 5 bonu erabili ahal izango ditu erosketa batean edo gehiagotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza Dirulaguntzak Euskadin