Ekonomia -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Ansola (EEE) Lopez Atxurrarekin (Petronor) lerrokatu da: "Egonkortasuna behar dugu erregulazioan"

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak energia konpainien gaineko zerga krikatu du, uste baitu zaila dela Repsolek, Petronorrek eta beste enpresa batzuek inbertsioak egitea joko arauak ezagutu gabe.

Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria Radio Euskadin
Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria Radio Euskadin
Iñigo Ansola: ''Enpresek egonkortasuna behar dute euren negozio planak funtzionatuko duen edo ez jakiteko''

1:16

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak esandakoaren ildo beretik hitz egin du gaur Iñigo Ansola (EEE) Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, eta Espainiako Gobernuak energia konpainiei ezarritako zerga berezia kritikatu du, enpresek egonkorra izango den erregulazio edo arau esparrua behar dutela iritzita. Atzo Lopez Atxurrak ohartarazi zuen "inbertsio batzuk stand by-n" geratuko direla "aurreikusi daitekeen eta egonkorra den arau esparru bat ez badago".

Ansolak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, zaila da Repsolek, Petronorrek eta beste enpresa batzuek inbertsioak egitea joko arauak ezagutu gabe. Ildo horretan, eta futbolaren adibidea jarrita, esan du ezin direla partidako 60. minutuan joko arauak aldatu. Horren iritziz, enpresak arauak zein diren jakin behar du "ehunka milioi euro inbertitzen ari baita".

Halaber, Ansolak kritikatu du arau esparrua hainbat alditan aldatu dutela azken urteetan, eta hori enpresek behar dutenaren kontrakoa dela: "Egonkortasuna behar dute bere negozio planak funtzionatuko duen jakiteko".

Petronorren inbertsioei dagokionez, Ansolak ulertzen du Muskizko findegia hornitzeko 100 megawatteko hidrogeno instalazioa "stand by" egoeran gelditzea, ehunka milioi euroko inbertsioa dagoelako atzean eta joko arauak ezagutu gabe "zaila" delako alor horietan inbertsioak egitea.

Azkenik, galdetu du ea zergatik aplikatzen zaien zerga berezia bankuei eta konpainia energetikoei, eta beste sektore batzuei ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Energia berriztagarriak Efizientzia energetikoa Energia iturriak Petronor argazkiak Zerga politika