Ekonomia -
Diru-bilketa
2024an PFEZan % 2,5eko deflaktazioa egitea adostu dute EAEko erakundeek
Neurri horren helburua da zergadunek zerga gehiago ordaintzea saihestea inflazioaren ondorioz.
EITB MEDIA
Euskadik aurreikusten du diru-bilketa % 5,7 igoko dela aurten, eta % 5 datorren urtean 2023koarekin alderatuta. Bestalde, inflazioari aurre egiteko PFEZaren deflaktazioa % 2,5ekoa izango da.
Hala erabaki du Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta Eudel udalen elkarteak osatzen duten Finantzen Euskal Kontseiluak. Urriaren erdialdean bildu ohi dira, zerga-bilketa nola amaituko den aztertzeko eta 2024rako zerga-bilketaren aurreikuspenak egiteko.
Aurten, diru-bilketak goranzko joera du, abuztua arte % 6,9 igo baita.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu duenez, aurreikusten da diru-bilketa 18.102 milioi eurokoa izango dela aurten.
Gainera, 2024an 19.000.250 milioi euro biltzea espero da.