Ekonomia -

Euskadi-Japonia programa

Lehendakaria eta EAEko 51 enpresaren ordezkariak Japoniara abiatuko dira gaur harremanak areagotzeko

Urkulluren bisitak helburu du bi aldeen arteko harremanak biziagotzea eta "Euskadi Basque Country" marka asiar herrialdean sustatzea, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Euskal Autonomia Erkidegoko 51 enpresaren ordezkariak Japoniara abiatuko dira gaur, "bi aldeen arteko harremanak bizitzeko eta Euskadi Basque Country marka asiar herrialdean sustatzeko", Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak, Turismo sailburu Javier Hurtadok eta Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusi Marian Elorzak ere bidaiatuko dute Japoniara, lehendakariarekin batera, Toshiman, urriaren 14tik 19ra, Euskal Astea ospatuko dutela aprobetxatuz. Han, euskal nortasuna, kultura, kirola, ohiturak, gastronomia eta turismoa ezagutaraziko dituzte.

Lehendakariak eta Toshimako alkateak emango diote hasiera Euskal Asteari, musika eta dantza uztartuko dituen kontzertu batekin.

Gainera, Euskadiko delegazioak hainbat ekimen antolatu ditu: instituzionalak, ekonomikoak, unibertsitate arlokoak zein kulturalak, urriaren 17ra arte.

Hala, Japoniako Gobernuko ordezkariekin bilduko dira, Tokio Metropolitarraren gobernuburuarekin, Fukushimakoarekin eta Toshima eta Hiroshima hirietako alkateekin. 

Bestalde, Hiroshimako eta Tokioko unibertsitateetako arduradunekin batzartuko da Urkullu, eta euskaraz ikasten ari diren ikasleak ere hartuko ditu.

Arlo ekonomikoan, Tapia sailburuarekin batera, misio energetikoan parte hartzen ari diren zenbait enpresarirekin egingo dute hitzordua, eta "Business Leader Summit"en hartuko dute parte, euskal enpresek sektore energetikoan eta eolikoan dituzten proiektuak gertutik ezagutzeko. Gainera, Euskadiren komertzializazio eta sustapen turistikoari buruzko jardunaldi batean hitz egingo du.

Esan bezala, Jaurlaritzako ordezkariak ez ezik, EAEko 51 enpresatako ordezkariak ere han izango dira: 35 industria enpresa eta sektore turistikoarekin zein ardoarekin lotutako enpresak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Turismoa Euskadi Japonia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak