Ekonomia -

ENPLEGU PUBLIKOA

160.000 pertsona inguru ari dira azterketak egiten Estatuan, Administrazio Publikoko 27.000 lanposturako

Deialdiaren lehen fasea asteburu honetan gauzatuko da eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 3.400 pertsonak Gasteizen egingo dituzte azterketak.

Madrilgo Unibertsitate Autonomoan ere egiten ari dira azterketak. Argazkia: EFE
Madrilgo Unibertsitate Autonomoan ere egiten ari dira azterketak
Madrilgo Unibertsitate Autonomoan ere egiten ari dira azterketak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enplegu publikorari lotuta, bi deialditako azterketak egingo dituzte asteburu honetan Gasteizen. Alde batetik, gaur-biharretan 2.382 hautagaik egingo dituzte Osakidetzako 17 kategoritarako azterketak, eta, bestetik, 3.400 pertsona izango dira Estatuko Administrazioak eskaintzen dituen lanpostuetako bat eskuratzeko azterketetan.

Guztira, 160.134 hautagai daude Ogasunak Espainiako Estatu osoan eskaintzen dituen 27.509 lanpostutarako.

Hautagai gehien Madrilen zenbatu dituzte (44.017), eta zerrenda horretan nabarmen atzetik ageri dira Sevilla (10.880), Valladolid (10.283), Valentzia (8.635), Malaga (8.468), Murtzia (7.923), Granada (7.011), Las Palmas (6.735), Bartzelona (5.583) eta Alacant (5.212).

Oposizio horietan eskatzaile gehien dituzten lanpostuak hauek dira: Estatuko Administrazioko Administrarien Kidego Orokorra, Estatuko Administrazioko Laguntzaileen Kidego Orokorra eta Estatuko Administrazio Zibileko Kudeaketa Kidegoa dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza EAE albisteak Lana berriak Funtzionarioak argazkiak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia bideoak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Albisteak Lan Eskaintzak