Ekonomia -

Bizkaia

Bi tona txirla baino gehiago zeramatzan furgoneta bat atzeman dute Arrigorriagan

Osasun Saileko teknikari batek karga, 2.300 kilogramo txirla baino gehiago, suntsitzeko agindua eman zuen, eta garraiolariari zigorra ezarri zioten, gainkarga zuelako eta beharrezko ziurtagiriak ez zituelako.

Furgoneta txirlaz lepo, Arrigorriagan (Bizkaia). Argazkia: Ertzaintza
Furgoneta txirlaz lepo, Arrigorriagan (Bizkaia). Argazkia: Ertzaintza
Furgoneta txirlaz lepo, Arrigorriagan (Bizkaia). Argazkia: Ertzaintza

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi tona txirla baino gehiago osasunaren kalterako baldintzetan zeramatzan furgoneta bat geldiarazi zuen asteartean AP-68an, Arrigorriaga parean (Bizkaia).

Osasun Saileko teknikari batek karga suntsitzeko agindua eman zuen, eta garraiolariari gehiegizko pisuarekin zirkulatzeagatik eta beharrezko ziurtagiriak ez izateagatik zigortu zuten.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, asteartean, 19:30ean, AP-68 autobidean, Arrigorriaga parean, Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateko ertzainek, salgaiak garraiatzeko kontrol bat egiten ari zirela, furgoneta bat gehiegizko pisuarekin zihoala ikusi zuten.

Ibilgailuak 2.300 kilogramo txirla baino gehiago zeramatzan, beharrezko baimenik gabe eta osasun egoera kaskarrean.

Osasun Saileko teknikari bat bertaratu zen, eta txirlen egoera egiaztatu eta suntsitzeko agindu zuen.

Bestalde, ibilgailuaren gidariari zigorra ezarri zioten elikagai galkorrak baimenik gabe garraiatzeagatik eta % 40tik gorako gehiegizko pisuarekin gidatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak azken ordukoa Ekonomia Eguneko albisteak Arrigorriaga Albisteak Arrantza