Ekonomia -

Emaitzak

BBVAk 3.900 milioi euro irabazi ditu ekainera arte, %31 gehiago, eta 2.100 milioi Caixabankek, %36 gehiago

Carlos Torresek zuzentzen duen bankuak iragarri duenez, akzioak berrerosiko dizkie 1.000 milioi euroko operazio batekin. Espainiako Estatuan 1.200 milioi euro irabazi ditu, interesen igoera tarteko. CaixaBankek nabarmendu du bere emaitzak "merkataritza-bilakaera bikain" baten emaitza direla.

BBVAren egoitza nagusia. Argazkia: bbva.es
BBVAren egoitza nagusia.
BBVAren egoitza nagusia. Argazkia: bbva.es

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2023ko lehen seihilekoa 3.878 milioi euroko mozkin garbia lortuta itxi du BBVAk, iazko epe berean baino % 31 gehiago, banketxeak gaur jakinarazi duenez. 

Diru-sarrerak (marjina gordina) % 23,9 egin zuten gora, 14.148 milioi eurora arte. 

Bestalde, entitateak iragarri du akziodunei tituluak berrerosiko dizkiela 1.000 milioi euroko operazio batekin. Horrela, akzioen prezioak gora egingo du eta akziodunek euren parte-hartzea handituko dute enpresan. 

Mexikon eta Espainiako Estatuan izandako emaitzak onak dira, bereziki, BBVAren irabazien iturri nagusi. Espainian bakarrik 1.231 milioi euro irabazi ditu banketxeak interes tasen igoerei esker, iazko epe berean baino % 53,6 gehiago.

Bere aldetik, CaixaBankek 2.137 milioi euroko irabaziekin itxi du lehen seihilekoa, hau da, 2022ko aldi berean baino % 35,8 gehiagorekin, banku-marjinen hobekuntzak eta interes-tasen gorakadak bultzatuta.

Lehen seihilekoan, iazkoarekin alderatuta, bankuaren "core" diru-sarrerak % 31,3 hazi ziren, 7110 milioi euroraino. Erakundeak interesen marjinaren hazkundea nabarmendu du, 4.624 milioikoa izan baitzen, % 55,2 handiagoa.

Aseguru-zerbitzuaren emaitzak (+%18,5) eta bankaseguru partaidetuen diru-sarrerek (+%59,2) ere gora egin zuten, komisioen % 4,2ko beherakada orekatuta, nolabait.

Gainera, Caixabankek bederatzi milioi bezero gehiago erakartzea lortu du azken hamabi hilabeteetan, eta 164 milioi ditu gaur egun. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA Espainia Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak