Ekonomia -

Etxebizitza

PSE-EEk espero du Jaurlaritzaren helegiteak "ez oztopatzea" etxebizitza legearen ezarpena

Sozialistek defendatu dute Estatu mailako legeak "euskal legeriaren esparruan etxebizitza politikak indartzeko eta osatzeko" balio duela. PSE-EEko sailburuek Jaurlaritzaren erabakia errefusatu dute.

Iñaki Arriola (PSE-EE), Etxeibizitza sailburua. Artxiboko irudia: EITB
Iñaki Arriola (PSE-EE), Etxeibizitza sailburua.
Iñaki Arriola (PSE-EE), Etxeibizitza sailburua. Artxiboko irudia: EITB

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk espero du Eusko Jaurlaritzak maiatzetik indarrean dagoen "Etxebizitza Eskubidearen aldeko Legearen manu batzuen ustezko konstituzio-kontrakotasunagatik" jarritako helegiteak ez oztopatzea bere Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gizartearentzako "oso tresna positiboa" ez kentzea.

Sailburu sozialistak Estatuko legearen aurkako prozedura abiarazteko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren aurka agertu dira, Konstituzioaren aurkakoa dela dioten argudioekin bat ez datozelako, baina, gainera, PSE-EEk defendatu du auzi horiek "ahal den guztia saihestu behar direla eta interes orokorra bilatu".

Sozialistek gogorarazi dute EAJk 2023ko Estatuko legearen eta Eusko Legebiltzarrak 2015ean onartutako legearen aurka bozkatu zuela, eta uste dute Estatukoa "euskal legearen osagarria" dela.

"EAEko Legeak aintzat hartu ezin dituen etxebizitzaren prezioak arautzeko mekanismoak sartzen ditu Estatukoak, PSE-EEko zein EAJko ordezkariek eztabaida parlamentarioetan behin baino gehiagotan adierazi duten bezala", azaldu dute. Sozialisten arabera, arauak "ahalmena ematen die autonomia-erkidegoei, ez du inposatzen, eta errespetatu egiten ditu beren eskumenak".

Gainera, PSE-EEk Donostia jarri du adibide. Beste udalerri batzuek bezala, EAJk eta PSE-EEk zuzentzen duten Donostiako Udalak Iñaki Arriola sozialistak zuzendutako Etxebizitza Sailari eskatu dio Estatuko legea aplikatzeko eta "tenkatutako eremuak" izendatzeko. Horietan alokairuen muga bezalako neurriak har litezke.

"Gogoratu behar da Etxebizitza Saila, Eusko Legebiltzarrak eskatuta, 2023ko Legearen aplikagarritasunari buruzko txosten bat prestatzen ari dela Euskal Etxebizitzaren Legearen alderdi osagarrietan", gaineratu du PSE-EEk.

Javier Hurtado (PSE-EE) Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak adierazi du Estatuko Etxebizitza Legeak Euskadikoa osatzen duela, eta Euskadiren onurarako eskaintzen dituen "tresna berriak" aprobetxatzeko deia egin du.

Sailburuak Bilbon adierazi duenez, Euskadik araudi "oso aurreratua eta puntakoa" du, eta Estatuko legea "osatu egiten du". Hurtadok uste du arau hori "gizartearen eskaria" zela, "tresna berriak" eskaintzen dituelako, eta horiek "aprobetxatzeko" deia egin du.

Bestalde, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak uste du EAJk "nahastu" egiten dituela "euskal herritarren interesak funts putre eta espekulatzaileenekin", eta ohartarazi du hori jada ez dela "autogobernuaren defentsa".

"Euskal herritarren interesak funts putre eta espekulatzaileen interesekin nahasten dituzun unea iristen denean, ez zara autogobernua defendatzen ari, baizik eta zure herriaren oinarrizko eskubideen aurka", adierazi du Eusko Legebiltzarreko ezkerreko koalizioaren bozeramaileak sare sozialen bidez.

Bestalde, Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiaren ustez, EAJk "ez ditu alokairuak mugatu nahi, ezta espekulazio praktikak debekatu ere". "Euskadi defendatzea euskal herritarrok pobreziaren atarian jarriko ez gaituen arrazoizko prezioan etxebizitza bat eskuratu ahal izatea defendatzea da", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza