Ekonomia -

GARRAIO PUBLIKOA

Eusko Jaurlaritzak beste 6 milioi euro bideratuko ditu garraio publikoko deskontuak finantzatzeko

Gauzak horrela, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garraio publikoa erabiltzen dutenek % 50eko deskontua izango dute urte amaierara arte.

Garraio publikoa Gasteizen. Artxiboko argazkia: EITB Media
Garraio publikoa Gasteizen. Artxiboko argazkia: EITB Media
Garraio publikoa Gasteizen. Artxiboko argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak beste 6 milioi euro bideratuko ditu garraio publikoan % 50eko deskontuak urte amaierara arte luzatzeko.

Gaurko Gobernu bileran 6 milioi euroko kreditua onartu dute, bidaiarien garraio publikoan ari diren eta erabiltzaileei % 50eko hobariak eskaintzen dizkien operadoreentzako laguntzak finantzatzeko.

Hortaz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garraio publikoaren erabiltzaile direnetik % 50eko beherapena izango dute urte amaierara arte. 

6 milioi horiei gehitu behar zaie Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak garraio publikoko operadoreei hobariek dakarkien diru-sarreren murrizketa arintzeko aurretik bideratutako 12 milioiak.

Iazko irailean sartu ziren garraio publikoko deskontuak inflazioaren igoera leuntzeko asmoz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Albisteak Garraio komuna gaur Dirulaguntzak