Ekonomia -

Lan gatazka

Bizkaiko ehungintza merkataritzan aurreakordioa erdietsi dute patronalek eta sindikatuek

2015etik zuten hitzarmena berritu gabe. Aurreakordioan, % 12ko soldata igoera adostu dute 2023rako, % 4koa 2024rako, % 3,5ekoa 2025erako eta % 2,5ekoa 2026rako.

Ehungintza merkataritzako langileen protesta
Ehungintza merkataritzako langileen protesta
Ehungintza merkataritzako langileen protesta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiadendak eta Cecobik aurreakordioa lortu dute Bizkaiko ehungintza merkataritzan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin. 2026ra arte egongo da indarrean ituna, eta datorren ekainaren 21eran sinatuko dute. 2015etik zuten hitzarmena berritu gabe. Aurreakordioan, % 12ko soldata igoera adostu dute 2023rako, % 4koa 2024rako, % 3,5ekoa 2025erako eta % 2,5ekoa 2026rako.

Patronalek gogora ekarri dute 45 bilera egin dituztela gaur arte, eta azkenean erdietsi dutela datorren lau urteetarako akordioa.

Aparteko lansariari dagokionez, 1.250 euroko ordainsari bakarra jasoko dute.

Bestalde, 150 pertsonatik gorako enpresetan, urteko salmenten % 10 gutxienez internet bidez egiten dituzten kasuetan, aparteko saria izango dute langileek: 1.000 eurokoa 2024an, 1.040 eurokoa 2025ean, 1.075 eurokoa 2.026an eta 1.100 eurokoa 2027an.

Lanaldian ere izango dute aldaketarik, zortzi orduko murrizketa adostu baitute (4 ordu 2024ean eta beste 4 ordu 2025ean).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Moda albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Merkataritza albisteak gaur Lan gatazkak Soldatak