Ekonomia -

EUROSTAT

Euroguneko urte arteko inflazioa hamarren bat igo da apirilean, % 7raino

Hala ere, energia eta elikagai freskoak kanpoan uzten dituen azpiko inflazioa hamarren bat jaitsi da, % 5,6raino.

Diruz betetako diru zorro bat. Egile eskubiderik gabeko irudia
Diruz betetako diru zorro bat. Egile eskubiderik gabeko irudia
Diruz betetako diru zorro bat. Egile eskubiderik gabeko irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko urte arteko inflazioa % 7an kokatu da apirilean, batez ere energiaren eta elikagaien prezioak eraginda, Eurostat estatistika erakundeak gaur zabaldutako behin-behineko datuen arabera. Azken hilabetean hamarren bat egin du gora urte arteko tasak, martxoan % 6,9koa izan baitzen.

Energia % 2,5 garestitu da apirilean iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, martxoan % 0,9 merkatu ondoren. Elikagaien prezioak ere garestitu dira apirilean, % 10, baina martxoan baino apalago (% 14,7).

Bost hilabetez jarraian behera egin ondoren, euroguneko inflazioak gora egin du apirilean. Euroguneko urte arteko inflazioak goia zuen 2022ko azaroan, % 10,1era iritsita.

Bestalde, energia eta elikagai freskoak kanpoan uzten dituen azpiko inflazioa hamarren bat jaitsi da, % 5,6raino. Europako Banku Zentralak adierazle hori oinarri hartuta hartzen ditu, hain zuzen ere, interes tasaren inguruko erabakiak.

Eurostatek % 3,8an kokatu du Espainiako Estatuko apirileko urte arteko inflazioa, Espainiako Estatistikako Institutuak (INE) joan den astean iragarritako % 4,1aren azpitik. Frantzian, ostera, bi hamarren egin du gora inflazioak apirilean, % 6,9raino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europako herrialdei buruzko albisteak Espainia albisteak Frantzia albisteak KPI gaur Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EBZ