Ekonomia -

AKZIODUNEN BATZARRA

Sanchez Galanek Iberdrolaren presidente izaten jarraituko du 2027ra arte gutxienez

Akziodunen batzarrak zuzendaritzak aurkeztutako akordio proposamen guztiak onartu ditu, tartean bono estrategiko bat. Langileek protesta egin dute egoitzaren kanpoaldean, KPIaren pareko soldata igoera eskatzeko.

Iberdrolako akziodunen batzarra. Argazkia: Iberdrola
Iberdrolako akziodunen batzarra. Argazkia: Iberdrola
Iberdrolako akziodunen batzarra. Argazkia: Iberdrola

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak gaur Bilboko dorrean egin duen akziodunen batzarrean, Ignacio Sanchez Galanek presidente izaten jarraitzea onartu dute, gutxienez 2027ra arte.

Hori horrela, Galanek postuan jarraituko du 76 urte bete arte gutxienez, eta 20 urte egingo ditu enpresaren zuzendaritzan (2001ean iritsi zen presidenteorde exekutibo eta kontseilari ordezkari gisa).

Era berean, batzarrak berretsi egin du Armando Martinez kontseilari ordezkari gisa, eta berriro hautatu dituzte Maria Helena Antolin kanpo kontseilari gisa eta Manuel Moreu, Sara de la Rica eta Xabier Sagredo kontseilari independente gisa. Gainera, administrazio kontseiluko kideen kopurua ez aldatzea erabaki dute; beraz, 14 kidek osatuko dute aurrerantzean ere.

Iberdrolaren aginte exekutiboa osatzen duten 300 zuzendariren bono estrategikoa ere bozkatu eta onartu dute akziodunek. 14 milioi akzio banatuko dituzte horren bidez, eta presidenteak eta kontseilari ordezkari berriak ere jasoko dituzte. 2,5 milioi banatuko dira bonusa likidatzeko momentuan kontseilari exekutiboak direnen artean. Bonus hori lortzeko finantza, operazio eta ardura sozial baldintza batzuk bete beharko dituzte.

Protesta kanpoaldean

UGTk eta CCOOk deituta, batetik, eta ELA sindikatuak, bestetik, langileek elkarretaratzeak egin dituzte Iberdrola dorrearen aurrean, 10:30ean. "Bada garaia Iberdrolako langileei etekinak helarazteko. KPIa nahi dugu", izan da CCOO eta UGT sindikatuen pankartan irakur zitekeen mezua. Sindikatu horiek ordezkaritza sindikalaren % 50 baino gehiago osatzen dute.

Gustavo Vargas UGT FICAko Energia sektoreko idazkariak kazetariei egindako adierazpenetan azaldu duenez, 2020-2024 aldirako indarrean dagoen eta SIEk, Atipek eta USOk bere garaian sinatu zuten hitzarmenean, urteko soldaten igoera % 0,7koa da, eta adierazi du ezin duela ulertu etekinak % 40 hobetu dituen enpresa batek langileak protestan izatea.

Halaber, Garbiñe Espejo CCOOko Industriako idazkari nagusiak zuzendaritzari eskatu dio esertzeko langileen ordezkariekin soldatak negoziatzeko.

Protesta de trabajadores ante la sede de Iberdrola. EFE.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Energia berriztagarriak