Ekonomia -
Lan-gatazka
Bizkaibuseko Vectalia Txorierriko langileek greba-eguna dute gaurkoa berriro
Mobilizazioei eusten dien Bizkaibuseko emakidadun enpresa bakarra da Vectalia Txorierri, gainerako guztiek dagoeneko hitzarmena berritzeko akordioa lotu baitute. Sindikatuek diotenez, negoziazioei berriro ekiteko zuzendaritzak noiz deituko dieten zain daude.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bizkaibuseko Vectalia Txorierriko langileak greba egitera deituta daude gaur, hilak 24, lan-hitzarmena berritzea aldarrikatzeko. Ostiralerako, apirilak 28, beste lanuzte-egun bat dago aurreikusita. Sindikatuek diotenez, negoziazioei berriro ekiteko zuzendaritzak noiz deituko dieten zain daude.
Erosteko ahalmena bermatzen duen soldata-igoera lortzeko aurrerapenak izan dira negoziazioetan, baina apirilaren hasieran izandako batzarrean, langileek proposamena errefusatu zuten, beste hainbat hobekuntza ere eskatzen dituztelako, hala nola gidarien atseden-tarteak handitzea edo lanpostu berdinean dabiltzan langileen artean soldata alderik ez egotea.
Mobilizazioei eusten dien Bizkaibuseko emakidadun enpresa bakarra da Vectalia Txorierri; izan ere, gainerako guztiek hitzarmena berritzeko akordioa lotu dute jada.