Ekonomia -

Lan gatazka

Bizkaibus Enkarterriko langileek aurreakordioa babestu dute eta deitutako lanuzteak bertan behera utzi dituzte

Sindikatuek eta Vectalia Enkarterri enpresak adostutako akordioaren alde egin dute beharginen % 70ek, lan hitzarmena berritzea lortuta. EMB eta Busturialdea-Lea Artibai enpresetako langileek ere akordioa erdietsi dute, eta horrenbestez, Txorierrin baino ez daude lanuzteak deituta.

Bizkaibuseko autobus bat, artxiboko argazki batean. EITB Media
Bizkaibuseko autobus bat, artxiboko argazki batean.
Bizkaibuseko autobus bat, artxiboko argazki batean. EITB Media

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enkarterrietan Bizkaibuseko zerbitzua eskaintzen duen Vectalia Enkarterri enpresako zuzendaritzak eta sindikatuek lortutako aurreakordioa babestu dute langileek. Hartara, aurretik sinatuta zuten lan hitzarmenari eutsiko diete baina soldatak KPIaren arabera igota. 

Beharginen % 70ek bozkatu du itunaren alde, eta, horrenbestez, bertan behera geratu dira apirilaren 17tik aurrera deitutako 18 greba egunak

Gauzak horrela, Bizkaibusen aritzen diren bost enpresetatik lautan berritu dute lan hitzarmena. Asteartean, EMB Ezkerraldea-Meatzaldea beharginek egin zuten, eta pasadan asteko ostiralean, Busturialdea-Lea Artibai emakidadunekoek. Avanza Durangaldea enpresakoek iazko ekainean erdietsi zuten akordioa. 

Bizkaibus Txorierrin, ordea, lan gatazkak bere horretan dirau. Langileen % 90ek asanbladan errefusatu zuten EMBn onartutako antzeko aurreakordio bat, eta Pazko Asterako deituta dagoen greba berretsi. Apirilaren 10erako eta 11rako 24 orduko lanuzteak daude deituta. Bizkaiko webgunean kontsulta daitezke ezarritako gutxieneko zerbitzuak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Grebak Ekonomia Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Bizkaibusen ordutegiak Sindikatuak Lan gatazkak Garraio publikoa Lea-Artibai eskualdea Enkartazioak gaur