Ekonomia -

DSBEaren erreforma

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berriaren gakoak

Gehieneko errenta ezingo da izan 803 eurotik beherakoa (orain arte, gehienez, 727 eurokoa zen). Familia ugarietan 1.086,15etik 1.680,27ra igaroko da. Errenta jasotzeko gutxieneko adina 23 urtetik 18ra jaitsiko da.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berriaren gakoak. Argazkia: EITB Media
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berriaren gakoak
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berriaren gakoak. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, asteazkenarekin, sartuko da indarrean Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzeko baldintzak aldatuko dituen legea, eta apirilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen. Iragan abenduan onartu zuen Eusko Legebiltzarrak legearen erreforma, EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk babestuta.

Data esanguratsuenak

Besteak beste, gehieneko errenta ezingo da izan 803 eurotik beherakoa (orain arte, gehienez, 727 eurokoa zen).

Prestazioak

Zenbateko hori kalkulatzeko modua, gainera, aldatu egingo da 2024. urtetik aurrera, eta erreferentzia gisa pobrezia tasa hartuko da kontuan, hots, batez besteko errentaren % 60. 2023an, berriz, Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera izango da erreferentzia.

Dena den, neurri nagusia da adina 23 urtetik 18ra igaroko dela, eta nahikoa izango da Lanbiden urtebetez izena emanda egotea.

Gainera, dirulaguntza kobratzeko hiru urteko errolda nahitaezkoa izango da aurrerantzean ere, nahiz eta baldintzak malguagoak izango diren kolektibo zaurgarrienentzat.

Berritasun gehiago

- Hiru urteko errolda beharrezkoa izango da aurrerantzean ere, nahiz eta baldintzak malguagoak izango diren kolektibo zaurgarrienentzat. Adingabeak direnen edo desgaitasunen bat zein mendekotasuna duten pertsonen kasuan, nahikoa izango da urtebeteko errolda.

Indarkeria matxista, salerosketa eta sexu esplotazioa jasan duten biktimen artean, desagertu egingo da erroldaren antzinatasuna, baita errefuxiatuen kasuan ere. Terrorismoaren biktimekin eta atzerrian bizi diren euskal herritarrekin ere gauza bera gertatuko da.

- Laguntza mugagabea izango da, eta galdegin eta hilabetera jasoko du eskatzaileak. Hiru hilabetean behin berrikusiko dira kasuan kasuko laguntzak.

- Lanbidek lan eskaintza edo ikastaro bat eskaini beharko die gutxienez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Gizarte zerbitzuak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak DSBE