Ekonomia -

GOBERNU BILERA

Eusko Jaurlaritzak zortzi proiektu eraldatzaile onartu ditu "2030erako Euskadi jasangarriago bat lortzeko"

Gaur aurrera atera den Euskadiko V. Ingurumen Esparru Programa izango da Eusko Jaurlaritzaren ingurumen politiketarako iparrorratza hamarkada honen amaierara arte.

Arantxa Tapia sailburua, artxiboko irudi batean. EITB Media
Arantxa Tapia sailburua, artxiboko irudi batean. EITB Media
Arantxa Tapia sailburua, artxiboko irudi batean. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaurko gobernu bileran 2030erako Euskadiko V. Ingurumen Esparru Programa (IEP 2030) onartu berritan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak bertan jasotzen diren zortzi proiektu eraldatzaileak aurkeztu ditu. Eusko Jaurlaritzaren ingurumen politiketarako "iparrorratza" izango da hamarkada honen amaierara arte, eta "lurralde jasangarriago bat lortzeko bidea ezarriko du", horren hitzetan.

Hauek dira aipaturiko zortzi proiektu eraldatzaileak: produktu eta zerbitzu jasangarriak erosteko zentral bat bultzatzea, lurraldearen kohesio jasangarria sustatzea, osasunaren eta ingurumenaren behatoki bat eratzea, balio-kateetan zirkulartasuna sustatzea, enpresa txiki eta ertainen jasangarritasunerako trantsizioan laguntzea, jasangarritasunaren zerbitzurako berrikuntza soziala sustatzea, herritarrak kontsumo jasangarrian ahalduntzea eta finantza jasangarriak sustatzea.

Proiektu eraldatzaile horiek bideratzeko eta eragileen arteko harremana eta lankidetza bultzatzeko, IEP 2030aren Idazkaritza Teknikoa sortuko da.

Halaber, bi forok eragile sozialen eta sektorialen inplikazioa bermatuko dute. Alde batetik, Jasangarritasunaren Foroa egingo da. IEP 2030 programa lantzen parte hartu duten eragileek osatuko dute, eta urtean behin bilduko da. Bestetik, euskal gizarteak herritarrei bideratutako foroaren bitartez parte hartu ahalko du. 

2030erako Euskadiko V. Ingurumen Esparru Programak garapenerako "eredu jasangarri eta bidezko baterantz" aurrera egitea ahalbidetuko du, Eusko Jaurlaritzaren arabera, Euskadiko Itun Berdearen bitartez eta Europako Itun Berdearen ildotik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Garapen Iraunkorrerako Helburuak Ekologia gaur