Ekonomia -
Landaben
Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etenda du gaur abiadura kaxen faltagatik
Zuzendaritzak langileen ordezkariei jakinarazi dienez, baliteke lantegia egun gehiagotan ixtea "airbag zentralitekin ere arazoak" dituztelako.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoera tarteko, Nafarroako Volkswagenek ez du gaur ibilgailurik ekoitziko abiadura kaxak falta dituelako. Hala, enpresak sindikatuekin adostutako aldi baterako lan erregulazioa ezarri dute etenaldi horretan, prestakuntza ikastaroak dituzten langileen kasuetan salbu.
Enpresak osatu berri den Jarraipenerako Batzorde Sindikalean eman zuen etenaldiaren berri. Gainera, asteon bertan beste zeinbat egunetan zarratu behar izateko aukeraz ohartarazi zien langileen ordezkariei. Izan ere, "airbag zentralitekin ere arazoak" daude eta bi egunetarako bakarrik dituzte, UGTk jakinarazi duenez.
"Gainerako lau egunak betetzeko adina pieza lortzen ez baditugu, aste bukaeran etenaldia egingo dugu berriro. Langileei albait azkarren jakinaraziko diegu lan egin behar duten ala ez", erantsi du batzordean gehiengoa duen sindikatuak.