Ekonomia -

Enpresa

ITP Aerok I+G zentro bat eraikiko du Zamudion, espezializazio handiko 120 lanposturekin

Aurreikuspenen arabera, 2024ko bigarren seihilekoan egongo da martxan. Gainera, 10 milioi euro inbertituko ditu Barakaldon eta Sestaon dituen lantegiak hobetzen jarraitzeko.

Zamudioko (Bizkaia) I+G zentro berria. Irudia: ITP Aero
Zamudioko (Bizkaia) I+G zentro berria. Irudia: ITP Aero
Zamudioko (Bizkaia) I+G zentro berria. Irudia: ITP Aero

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ITP Aerok iragarri du I+G zentro berri bat eraikiko duela Zamudion (Bizkaia). Zentro horretan 24 milioi euro inbertituko ditu. 2024ko bigarren seihilekoan martxan egotea espero dute. Espezializazio handiko 120 lanpostu sortuko ditu azpiegiturak.

Euskal aeronautika konpainiak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, zentro berria motor aeronautikoen merkatuak eskatzen dituen produktuak garatzeko beharrezkoak diren teknologia digitaletan eta fabrikazio aurreratuko teknologietan arituko da.

I+G zentroak teknologia duala ere bultzatuko du, FCAS programa (Europako Aire Borroka Sistema) garatzeko beharrezkoa dena.

Gainera, adierazi du 10 milioi euro inbertituko dituela Barakaldon eta Sestaon dituen lantegiak hobetzen jarraitzeko, bi zentroen ahalmen operatiboa handitzeko.

2022an, ITP Aeroren plantilla globala % 8 handitu zen, 4.700 langilera iritsi arte (370 behargin gehiago). 2023rako, enpresak espero du mundu mailan plantilla handitzen jarraitzea, 2022koaren antzeko erritmoan.

Duela gutxi, Juan Maria Nin konpainiako presidentea seguru agertu zen euskal aeronautika-konpainiak hazteko duen gaitasunaz, Rolls Royceren "filial" izateari uzteak "hazkunde-leiho oso interesgarria" ireki ziela azaldu ondoren.

Egoitza Zamudion (Bizkaia) duen konpainia aeronautiko horren buru izendatu zuten Nin joan den irailean, Bain Capital inbertsio funts estatubatuarrak Rolls Royceri 1.700 milioi euroren truke erosi ostean.

Eusko Jaurlaritza ere konpainia horren kapitalean sartu da kapitalaren % 6arekin eta Administrazio Kontseiluan toki batekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Sestao Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zamudio Enpresaburuak Industria sektorea gaur