Ekonomia -

LAN GATAZKA

Greba eguna dute gaur Bizkaibusen Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko zerbitzuetan

Ezkerraldea-Meatzaldea Bus eta Vectalia Enkarterri enpresetako langileek manifestazioa egingo dute EITBtik Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzara.

Bizkaibuseko langileen manifestazioa. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA
Bizkaibuseko langileen manifestazioa. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA
Bizkaibuseko langileen manifestazioa. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA

0:38

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibusen zerbitzua eskaintzen duten bi enpresatako langileak (Ezkerraldea-Meatzaldea Bus eta Vectalia Enkarterri) greba egitera deituta daude gaur, lan hitzarmena berritzea eskatzeko.

Gainera, 24 orduko grebaz gain, sindikatuek manifestazioak deitu dituzte goizeko lehen orduan Bilbon. 08:00etan abiatuko dira EITBren Bilboko egoitzatik, eta, Sabino Arana kalea igaro ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrera joango dira, eta kontzentrazioa egingo dute bertan.

Hori dela eta, auto-ilarak sortuko dira San Mameseko sarreran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Grebak albisteak Ekonomia Bizkaibus Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak Garraio publikoa gaur