Ekonomia -
Metaleko hitzarmena
Bizkaiko metalaren negoziazio bilera astelehenera, hilak 30era, atzeratu da
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) eta sindikatuetako ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzapean bigarrenez bildu ziren astelehenean, hilaren 23an, Bilbon. Gaur egitekoak ziren hirugarren bilera astelehenera atzeratu da.
EFE | EITB Media
Astelehenera atzeratu da Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin Bizkaiko metalaren hitzarmena negoziatzeko gaurko aurreikusita zegoen bilera, parte-hartzaileen iturriek EFEri jakinarazi diotenez.
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) eta sindikatuetako ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzapean bigarrenez bildu ziren astelehenean, hilaren 23an, Bilbon, eta bi aldeentzat oraindik nahikoa ez den proposamena aurkeztu zuen Exekutiboak.
Sindikatuek eta patronalak jarrerak hurbiltzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, eta datorren astelehenean bilduko dira berriro helburu horrekin.