Ekonomia -

LAN GATAZKA

Bizkaiko metalgintzako sindikatuak eta patronala berriz bilduko dira hilaren 23an

Aldeek "lehen hartu-emana" izan dute gaur, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin.

Metaleko sindikatuen protesta bat. Argazkia: EITB
Metaleko sindikatuen protesta bat. Argazkia: EITB
Metaleko sindikatuen protesta bat. Argazkia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norabide aldaketa Bizkaiko metalgintzako lan gatazkan. Sindikatuek eta FVEM patronalak lehen bilera egin dute gaur Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin, eta berriz ere bilduko dira hilaren 23an.

Sindikatuetatik azaldu dutenez, gaurko bilera "lehen hartu-emana" izan da.

Gaurko bilera Bizkaiko metalgintzako negoziazio mahaian gehiengoa duten CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu ondotik iritsi da, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko helburuz; izan ere, premiazko ikusten zuten Lan eta Enplegu Sailak esku hartzea, konponbidea aurkitzeko.

Bitartekaritza-eskaera horren ondoren, FVEM patronalak proposamenarekin ados zegoela baina proposamen formalik ez zuela jaso adierazi zuen. ELAren arabera, negoziazioari mahai ofizialean eutsi beharko litzaioke, nahiz eta deitutako bileretan parte hartzeko prestutasuna agertu.

Azkenik, joan den ostegunean, Eusko Jaurlaritzak deialdi bat bidali die alde guztiei, gaurko bilera bat egiteko Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, 15:00etatik aurrera.

Euskadiko CCOOko iturriek adierazi dutenez, sindikatu horrek, UGTk eta LABek osatutako gehiengo sindikala "negoziatzeko prest" joango da hitzordura, hasieratik negoziazioaren alde egin dutelako. ELAk ere bertan izango dela baieztatu du, "metalurgikoen baldintzak negoziatzen diren" bilera guztietan egon behar dutela uste baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Eusko Jaurlaritza Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuen azken ordukoa Lan gatazkak azken ordukoa Metalgintza