Ekonomia -

LAN GATAZKA

Jaurlaritzak sindikatuak eta patronala astelehenerako deitu ditu Bizkaiko metalgintzako gatazka bideratzeko

Deialdia Bizkaiko metalgintzako negoziazio mahaian gehiengoa duten CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu eta egun gutxira heldu da; izan ere, premiazko ikusten dute Lan eta Enplegu Sailak esku hartzea, konponbidea aurkitzeko.

Bizkaiko Melaleko sindikatuek deitutako manifestazioa. Artxiboko argazkia: @CCOOIndu
Bizkaiko Melaleko sindikatuek deitutako manifestazioa. Artxiboko argazkia: @CCOOIndu
Bizkaiko Melaleko sindikatuek deitutako manifestazioa. Artxiboko argazkia: @CCOOIndu

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak bilera batera deitu ditu Bizkaiko metalgintzako sindikatuak eta FVEM patronala datorren astelehenean, hilak 16, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez.

Deialdia Bizkaiko metalgintzako negoziazio mahaian gehiengoa duten CCOO, LAB eta UGT sindikatuek astelehen honetan Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu ondotik iritsi da, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko helburuz; izan ere, premiazko ikusten zuten Lan eta Enplegu Sailak esku hartzea, konponbidea aurkitzeko.

Bitartekaritza-eskaera horren ondoren, FVEM patronala proposamenarekin ados zegoela baina proposamen formalik ez zuela jaso adierazi zuen. ELAren arabera, negoziazioari mahai ofizialean eutsi beharko litzaioke, nahiz eta deitutako bileretan parte hartzeko prestutasuna agertu.

Azkenik, ostegun honetan, Eusko Jaurlaritzak deialdi bat bidali die alde guztiei, datorren astelehenean bilera bat egiteko Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, arratsaldeko 15:00etatik aurrera.

Euskadiko CCOOko iturriek adierazi dutenez, sindikatu horrek, UGTk eta LABek osatutako gehiengo sindikala "negoziatzeko prest" joango da hitzordura, hasieratik negoziazioaren alde egin dutelako. ELAk ere astelehean bertan izango dela baieztatu du, "metalurgikoen baldintzak negoziatzen diren" bilera guztietan egon behar dutela uste baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Eusko Jaurlaritza Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Metalgintza