Ekonomia -

lana

Kultura eta arte sektorerako langabeziagatiko lehen prestazio berezia onartu dute

Neurriak 70 000 afiliatu ingururi eragin diezaieke, gaur egun artista gisa Erregimen Orokorrean nahiz Langile Autonomoen Erregimenean sartuta daudenei alegia.

Aktoreak, antzezlan batean. Argazkia: Espainiako Gobernua
Aktoreak, antzezlan batean. Argazkia: Espainiako Gobernua
Aktoreak, antzezlan batean. Argazkia: Espainiako Gobernua

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak; Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak eta Kultura eta Kirol Ministerioak proposatuta, langabeziagatiko prestazio berezia onartu du kulturaren eta artearen sektoreko langileentzat.

Prestazioaren iraupena lau hilabetekoa da, eta 61 eurotik gorako kotizazioetarako IPREMaren % 100erainoko zenbatekoa du. Maila horretatik behera, IPREMaren % 80ko prestazioa egokituko zaie eskatzaileei. Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak gogorarazi du prestazioa bateragarria dela irudi eskubideak eta jabetza intelektuala jasotzearekin.

Era berean, Errege Lege-dekretuak hainbat neurri jasotzen ditu artisten gizarte babesa beren lanbideen ezaugarrietara egokitzeko, batez ere beren jardueraren aldizkakotasunera, diru sarrera txikiak dituzten autonomoentzako laguntza bereziki indartuz.

Neurri berri horiek gaur egun Erregimen Orokorrean eta Langile Autonomoen Erregimen Berezian artista gisa dauden 70.000 afiliatu hartzeko ahalmena dute. Jarduera tekniko eta osagarrietako langileek ere jaso ahal izango dute prestazio hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024 Ministroen Kontseilua bideoak Lana berriak Espainiako Gobernua bideoak Espainia argazkiak Ekonomia Albisteak Gaur Kultura Gaurko azken ordukoa