Ekonomia -

Lan-gatazka

Busturiko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek lan-uzte gehiago egingo dituzte

BLBko beharginek lan-hitzarmena berritzea eta KPIren araberako soldata igoerak eskatu dituzte. 31 lanuzte egingo dituzte. Aldundiari bitartekaritza eskatu diote, "Bizkaibus zerbitzuaren arduradun den heinean".

Bizkaikobuseko langileen protesta. Argazkia: EITB
Bizkaikobuseko langileen protesta. Argazkia: EITB
Bizkaikobuseko langileen protesta. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibuseko Busturia Lea Artibai Buseko (BLB) langileak lanuzteak egiten hasiko dira larunbat honetan, merkealdiarekin batera, eta guztira 31 lanuzte egingo dituzte 2023ko lehenengo hiruhilekoan, lan-hitzarmena berritzea eta KPIaren araberako soldata igoera eskatzeko.

UGTk jakinarazi duenez, larunbat honetan lanuzteak 10:15 eta 14:40 artean eta 18:15etik 22:30era izango dira BLBren esku dauden ibilbideetan, hau da, Bilbo Bermeorekin, Lekeitiorekin, Ondarroarkein, Gernikarekin, Mungiarekin, Ermuarekin, EHUrekin eta Galdakaoko Ospitalerekin lotzen dituenetan.

Oscar Lopez enpresa batzordeko presidentearen esanetan, hiru hilabetez lanuzteak egin ostean, enpresak azkenean sindikatuetako ordezkariak deitu ditu lan-hitzarmena negoziatzeko bilera baterako, eta hori "albiste ona" dela iritzi dio.

Batzordeko ordezkariak "irtenbidea aurkitzeko asmoz" bertaratuko omen dira, bestela "gatazka luzatu egingo da eta eragina izango du BLB enpresaren esku dauden ibilbideetako erabiltzaileen artean".

Larunbat honetako mobilizazioaren ostean, Busturiko eta Lea Artibaiko langileek lanuzteak egingo dituzte 6:25etik 9:35era, 13:15etik 16:30era eta 17:55etik 21:35era urtarrilaren 10ean, 13an, 16an, 19an, 20an, 24an, 27an eta 31n. Hilaren 14an, berriz, lanuztea 10:15etik 14:40era eta 18:15etik 22:30era izango da.

Otsailean egun osoko greba egingo dute 6ean, eta lanuzteak 2an, 3an, 8an, 10an, 14an, 17an, 20an, 23an, 24an eta 28an. Martxoan, berriz, egun osoko greba 16an izango da, eta lanuzteak 2an, 3an, 6an, 8an, 11n, 17an, 21ean, 22an, 24an, 27an eta 31n.

Egun osoko greben kasuan, manifestazioak egingo dituzte Bilbon, eta elkarretaratzea Aldundiaren egoitza parean. Gainera, hilean bitan elkarretaratzeak egingo dituzte Aparcavisaren egoitzaren aurrean.

UGTren ordezkariek (langile batzordean dagoen sindikatu bakarra) bitartekaritza egiteko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, "Bizkaibus zerbitzuaren arduradun den heinean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao Bizkaia Ermua Mungia Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Gernika-Lumo Ekonomia Bizkaibus albisteak Eguneko albisteak Lekeitio Ondarroa Albisteak Sindikatuak UGT Lan gatazkak Garraio publikoa Galdakao-Usansolo Ospitalea Bizkaiko Foru Aldundia Lea-Artibai eskualdea