Ekonomia -

elikadura

Nola eragingo die BEZaren jaitsierak elikagai desberdinei?

Espainiako Gobernuak sei hilabetez kenduko du premiazko elikagai guztien BEZa, eta jaitsi egingo du beste produktu batzuena.

Elikagaien BEZa adierazten duen grafikoa. Argazkia: EITB Media
Elikagaien BEZa adierazten duen grafikoa. Argazkia: EITB Media
Elikagaien BEZa adierazten duen grafikoa. Argazkia: EITB Media

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du sei hilabetez kenduko duela premiazko elikagai guztiei, besteak beste ogiari eta esneari, aplikatzen zaien % 4ko BEZa, eta olioa eta pastarena murriztuko dituela, Ukrainako gerraren eraginari eta inflazioaren gorakadari aurre egiteko.

Elikagai mota bakoitzari aplikatuko zaion beherapena errepasatuko dugu jarraian:

- Premia biziko produktuak edo oso tasa murriztukoak

Espainiako elikaduraren BEZa tasa murriztuaren (% 10) eta supermurriztuaren (% 4) artean aldatzen da. Horrela, ogia, esnea, arrautzak, barazkiak, lekaleak edo fruta bezalako oinarrizko produktuetan, % 4ko ohiko BEZa erabat ezabatuko da datorren seihilekoan.

- Tasa murritzeko produktuak

Okela, arraina, olioa edo pasta tasa murriztukotzat jotzen dira, eta normalean BEZaren % 10ari lotuta daude; hemendik aurrera, BEZa % 5era jaitsiko da azken bi horien kasuan.

- Beste produktu batzuk

Talde horietan sailkatuta ez dauden beste zenbait produktuk, azukrea duten edariek edo alkoholdunek, esate baterako, % 21eko BEZa mantenduko dute.

Sanchezek adierazi duenez, Gobernuak "BEZaren beherapenak elikagaien prezioetan berehala aldatzen direla ziurtatuko du".

Copy: Untitled infographicInfogram

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Espainiako Gobernua albisteak Espainia argazkiak Pedro Sánchez albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kontsumoari buruzko albisteak Erosketa saskia Zergak gaur Elikagaiak gaur albisteak