Ekonomia -

KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA

Urte arteko inflazioa % 6,9ra jaitsi da EAEn, eta % 8,4ra, Nafarroan, urrian

Urte arteko KPIak behera egiten jarraitzen du uztailean goia jo ostean. Irailetik urrira urte arteko tasa 1,6 puntu jaitsi da EAEn, eta 1,4 puntu, ostera, Nafarroan.

Urte arteko KPIaren eboluzioa Estatu espainiarrean
Urte arteko KPIaren eboluzioa Estatu espainiarrean
Urte arteko KPIaren eboluzioa Estatu espainiarrean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) beheranzko joerarekin jarraitzen du, % 6,9an kokatu baitzen urrian Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 8,4an Nafarroan, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur argitaratutako behin betiko datuen arabera. Irailean % 8,5ekoa eta % 9,8koa zen urte arteko tasa EAEn eta Nafarroan, eta, hortaz, 1,6 puntu eta 1,4 puntu egin du behera.

Inflazioak uztailean jo zuen goia, urte arteko tasa % 10,5ean eta % 11,4an kokatu baitzen, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan. Geroztik, hiru hilabetez jarraian behera egin du.

Urtea hasi zenetik, prezioak % 5,5 eta % 6,5 garestitu dira EAEn eta Nafarroan. Irailetik urrira KPIa bi hamarren igo da eta bost hamarren, ostera, Nafarroan.

Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 7,3ra jaitsi da urrian Estatu espainiarrean. Beraz, Espainiako Estatistika Institutuak aurreko hilabetearen amaieran aurreratutako datua mantendu du. Urtarriletik izandako zifrarik txikiena da, orduan KPIa % 6,1ekoa izan baitzen.

Azpiko inflazioa, —landu gabeko elikagaiak eta produktu energetikoak kontuan hartu gabe kalkulatzen dena—, urte arteko inflazioa ez bezala, bere horretan mantendu da urrian, % 6,2an hain zuzen ere.

Azken urtean elektrizitatearen prezioak % 15,4 behera egin duelako jaitsi da hein handi batean urte arteko inflazioa hainbeste. Azken hilabetean, jaitsiera 22,5 puntukoa izan da eta urtarriletik urrira, 24,3 puntukoa.

Azken hilabetean produktu energetikoen prezioa % 4,9 jaitsi bada ere, elaboraziorik gabeko elikagaiak % 4 garestitu dira, eta erregaiak % 3,3. Azken urtean gehien garestitu diren produktuak erregaiak ( % 20,5) eta elaboraziorik gabeko elikagaiak ( % 15,3) izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Kontsumorako prezioen indize Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Kontsumitzaileen eskubideak Elektrizitatea albisteak