Ekonomia -

GREBA

Garraioaren Defentsarako Plataformak beste greba mugagabe bat iragarri du igandetik aurrera

Joan den martxoan akordioa lortu bazuten ere Espainiako Gobernuarekin, galerak izaten jarraitzen dutela salatu dute. Oraingoan, dena dela, Hiru sindikatua ez da batu protestara, eta Trasdisnak bere jarrera erabakitzeko atzo deitu zuen batzarrak parte-hartze oso txikia izan zuen.

Garraiolariek joan den martxoan egindako protesten irudi bat.
Garraiolariek joan den martxoan egindako protesten irudi bat.
Garraiolariek joan den martxoan egindako protesten irudi bat.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako garraiolari autonomoak biltzen dituen Garraioaren Defentsarako Plataformak beste greba mugagabe bat iragarri du igande gauerditik aurrera, patronalak legea urratzen ari direla eta kostuen azpitik jarraitzen dutela lan egiten salatzeko. Oraingo honetan, dena dela, Hiru euskal garraiolari autonomoen sindikatuak ez du bat egin grebarekin, eta atzo Nafarroan Tradisnak deituta egin zen batzarrean oso garraiolari gutxik hartu zuten parte. Ikusteko dago, beraz, lanuzteak Hego Euskal Herrian izango duen eragina; gehienbat, Bilboko portuari eragingo diola uste da. Joan den martxoan ere 20 eguneko lanuztea egin zuten Estatu espainiarrean.

Manuel Hernandez Garraioaren Defentsarako Plataformako kideak jakinarazi duenez, erkidegoetako ordezkariekin bilera izan zuten atzo, egoera aztertzeko eta aurrera begirako erabakiak hartzeko. Bertan erabaki zuten grebara jotzea, kostuen legea urratzen ari dela eta.

Espainiako Gobernuak eta garraio sektoreko enpresa nagusiek 500 milioi euroko neurriak adostu zituzten martxoan, gasolioaren prezioa merkatzeko eta erregaien garestitzeak eragin duen krisiari aurre egiteko. Besteak beste, erregai litroko 20 zentimoko beherapena aplikatzea hitzartu zuten, kamioi gidariek zamaketari lanak ez egitea edota ikuskatzaile gehiago jartzea.

Halere, neurriotako asko ez direla betetzen ari esan dute garraiolariek, eta horregatik, berriro protestei ekingo diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua albisteak Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkantzia-garraioa Sindikatuen albistea