Ekonomia -
Hezkuntza Legea
Sindikatuek greba deitu dute EAEko hezkuntza publikoan azaroaren 30ean eta abenduaren 14an
ELAk, LABek eta Steilasek grebara deitu dute, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa arbuiatzeko, eta eskola "publiko, euskaldun eta propio" baten alde egiteko.
EITB MEDIA
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek greba deitu dute euskal hezkuntza publikoan azaroaren 30ean eta abenduaren 14an, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa arbuiatzeko, eta eskola "publiko, euskaldun eta propio" baten alde egiteko.
Deialdia egin dutenek Bilbon adierazi dutenez, zirriborroak "egungo hezkuntza eredua gainditu beharrean, betikotu egiten du".
Etorkizuneko legearen ardatza eskola publikoa izatea, ikastetxeei kuotak kobratzea debekatzea, euskal curriculuma zehazteko eskumena Euskadirena dela bermatzea eta euskara erdigunean jartzea aldarrikatu dute sindikatu abertzaleek.