Ekonomia -
Lan-gatazka
Enkarterri eskualdeko Bizkaibuseko hainbat lineatan 24 orduko zenbait greba-egun deitu dituzte
24 orduko grebak aldizkakoak izango dira, baina oraindik ez dute datarik zehaztu. Enpresako langileen batzordeak greba deitu du "enpresak ez dituelako bermatu KPIren gainetiko soldata igoerak".
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Datozen asteetan 24 orduko hainbat greba-egun deitzea adostu du Vectalia Enkarterri enpresako langileen batzordeak, "enpresak ez baititu bermatu KPIren gainetiko soldata igoerak". Hala jakinarazi die ELA sindikatuak enpresako langileei.
Vectalia Enkarterriko enpresako langileek Bizkaibus zerbitzua eskaintzen dute Enkarterriko eskualdean bizi diren 6.000 erabiltzaileri. Bizkaibus linea horiek Enkarterri Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleekin lotzen dute, eta baita EHUko kanpusarekin ere.
24 orduko grebak aldizkakoak izango dira, baina oraindik ez dute datarik zehaztu.
Bizkaibusen "oinarrizko zerbitzuaren balioa" aitortzeko eskatu dio langileen batzordeak Bizkaiko Foru Aldundiari, eta "enpresa emankidadunek egindako espekulazioarekin bukatzeko".