Ekonomia -

Hitzarmena

EMB Bizkaibuseko enpresa-batzordeak 13 greba-egun deitu ditu urrirako eta azarorako

Lanuzteak bi ordukoak izango dira txanda bakoitzeko, urriaren 25etik aurrera. Hitzarmen berri bat aldarrikatu dute, KPIaren araberako soldata-igoerekin.

Bizkaibuseko autobus bat, artxiboko irudian. Argazkia: EITB MEDIA
Bizkaibuseko autobus bat, artxiboko irudian. Argazkia: EITB MEDIA
Bizkaibuseko autobus bat, artxiboko irudian. Argazkia: EITB MEDIA

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EMB Bizkaibuseko enpresa-batzordeak 13 greba-egun deitu ditu urria eta azaroa bitarterako, KPIaren araberako soldata-igoera "gutxienez" hartuko duen hitzarmena eskatzeko.

CC. OO. sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez, lanuzteek hitzarmena berritzerakoan enpresaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren immobilismoa ere salatu nahi dute. EMB SAk 500 langile ditu, eta Bizkaibus garraio-zerbitzu publikoaren barruan langile gehien dituen emakidaduna da, oharrean zehazten denez.

Greba-egunak urriaren 25ean hasiko dira, eta txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak egingo dituzte. Horren ondotik, protestak urriaren 27an eta azaroaren 3, 8, 10, 14, 15, 17,21, 22, 25, 28 eta 29an izango dira.

Oraingoz 13 eguneko lanuzte iragarri dituzte, baina negoziazioan aurrerapausorik ematen ez bada, batzordeak mobilizazioak areagotuko ditu greba mugagabearekin.

Sindikatuaren arabera, Bizkaibusen enpresa emakidadunaren hitzarmen kolektiboa 2020an amaitu zen, eta une horretan has zitezkeen hura berritzeko harremanak 2021eko urtarrilean.

Sindikatuak ziurtatu duenez, pandemia bete-betean zenez, une hartan lehentasuna eman zitzaion langileen eta, aldi berean, erabiltzaileen baldintza soziosanitarioak zaintzeari, eta bidaiarien okupazio-indizeak pandemiaren aurreko balioetaraino igo arte itxaroteari.

Gaur egun, sindikatuaren arabera, maila horiek berreskuratu egin dira, baita gainditu ere, baina enpresak eta Aldundiak "langileen aldarrikapenei danbatekoa ematen jarraitzen dute", eta negoziazioak "hautsita daude".

Sindikatuak erabaki du negoziazio-mahaian ez esertzea "proposamen serio eta egungo egoerarekin bat datorren bat egon arte", eta gaineratu du langileak ezin direla izan "beren ardurapean ez dagoen egoera sozioekonomiko baten pairatzaileak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Lana Ekonomia Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Garraio publikoa gaur