Ekonomia -

Siemens Gamesa

Siemens Gamesako Zuzendaritza eta sindikatuak asteartean batzartuko dira

Enpresaren aurreikuspena da 2.900 kaleratze gauzatzea, horietatik 475 espainiar Estatuan; Hego Euskal Herrian dituen bost fabriketan, 2.800 langile baino gehiago dabiltza. ELA, UGT eta CC. OO. sindikatuek gaitzetsi egin dituzte kaleratzeak.

Siemens Gamesak Zamudion duen fabrikako kanpoaldea. Argazkia: EFE.
Siemens Gamesak Zamudion duen fabrikako kanpoaldea. Argazkia: EFE.
Siemens Gamesak Zamudion duen fabrikako kanpoaldea. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Gamesako Zuzendaritza eta sindikatuak asteartean, urriak 4, batzartuko dira lehen aldiz konpainiak 2.900 langile kaleratuko dituela iragarri zuenetik. Estatu espainiarrean, aurreikuspena da 475 kaleratze gauzatzea. Guztira, Siemens Gamesak bost fabrika ditu Hego Euskal Herrian (Zamudion, Asteasun, Mungian, Sarrigurenen eta Arazurin), eta 2.800 langile baino gehiago dabiltza horietan. ELA, UGT eta CC. OO. sindikatuek gaitzetsi egin dituzte kaleratzeak.

Testuinguru horretan, ELA sindikatuak ohartarazpena egin dio Siemens Gamesari: sindikatuak ez du onartuko "enpleguan eta lan baldintzetan murrizketarik izatea". Ziurtatu dutenez, kaleratzeen iragarpenak ez da ustekabea izan.

ELAren esanetan, "ankerra da" langileen ordezkariei bestelako informaziorik eman ez izatea. Sindikatuak adierazi duenez, "nazka eta haserrea" dago, langileen artean, enpresaren egoera ikusita.

UGTko Industria, Eraikuntza eta Nekazaritza Federazioak, bere aldetik, Siemens Gamesak iragarritako plana gaitzetsi du. Azpimarratu du, halaber, Nafarroan ez dagoela inor sobera; konpainiak bi fabrika ditu Nafarroan: bata, Arazurin; bestea, Sarrigurenen.

Prentsaurrekoan, UGTko Industria, Eraikuntza eta Nekazaritza Federazioko idazkari nagusi Lorenzo Riosek eskatu du enplegu mahaia "segituan" abiatzea, planaren xehetasunen berri izateko: "Hemen, 1.823 langile ditugu, eta Siemensek Gamesa bereganatu zuenean hitzemandako industria ehunaren eta enpleguaren berregituraketa galdegiten dugu". Riosen iritziz, "onartezina da" konpainiak horrelako plana aurkeztea "industria justifikaziorik gabe".

Nafarroako CC. OO. sindikatuak kezka adierazi du, enpresaren erabakiagatik; neurria arbuiatzen du, eta aurre egingo dio. Sindikatua erabat aurka egongo da iragarpenaren kontra, eta lanpostu guztiak aldezteko mobilizatuko da.

Sindikatuak, halaber, salatu du iragarpena nola egin duten; izan ere, langileek izan dute erabakiaren berri "posta elektroniko bidez, langileei bestelako azalpenik eman gabe".

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren esanetan, Siemens Gamesaren egungo egoera "oso delikatua" da.

Arantxa Tapia, Siemens Gamesari buruz: ''Gaur egun enpresaren egoera oso delikatua da''
Arantxa Tapia, Siemens Gamesari buruz: ''Gaur egun enpresaren egoera oso delikatua da''
Arantxa Tapia, Siemens Gamesari buruz: ''Gaur egun enpresaren egoera oso delikatua da''

1:00
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Eusko Langileen Alkartasuna EAE Siemens Gamesaren inguruko albisteak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Langile Komisioak UGT Lan gatazkak azken ordukoa