Ekonomia -

LAN GATAZKA

ELAk Gipuzkoako egoitzen hitzarmena inpugnatuko du, diskriminatzailea eta antisindikala dela iritzita

Sindikatuaren zerbitzu juridikoek uste dute hitzarmeneko zenbait puntu "legearen aurkakoak" direla, eta auzitegi gorenari eskatu diote "indargabetu dezala hitzarmenari atxikitzeko epea", epaia ebatzi arte.

Protestas de las trabajadoras de residencias de Gipuzkoa. Foro de archivo: ELA
Protestas de las trabajadoras de residencias de Gipuzkoa
Protestas de las trabajadoras de residencias de Gipuzkoa. Foro de archivo: ELA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAK Gipuzkoako zaharren egoitzen hitzarmena inpugnatzea erabaki du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, "diskriminatzailea eta antisindikala" dela uste baitu; izan ere, iragan uztailean UGTk, "bakarka", eraginkortasun mugatuko hitzarmen bat sinatu zuen Gipuzkoako egoitzetan.

Hala adierazi du sindikatuak Donostian astelehen honetan emandako prentsaurreko batean, eta "lehen urrats gisa", euskal Auzitegi Gorenari eskatu dio "hitzarmenari atxikitzeko epea indargabe utz dezala", harik eta eskari judizialki ebatzi arte.

Ohar baten bidez adierazi duenez, bere zerbitzu juridikoen arabera, hitzarmeneko zenbait artikulu "legearen aurkako" doaz, "parametro diskriminatzaileak eta antisindikalak sartzen dituztelako".

Testuinguru horretan ELAk dio helegitea onartzen bada, litekeena dela "akordioaren sinatzaileak auzitara eraman ahal izatea, askatasun sindikala urratzeagatik eta bidezko kalte-galerak eskatzeko".

ELAk gogorarazi duenez, eraginkortasun mugatuko hitzarmena uztailaren 29an sinatu zuten Adegi, Lares eta Garen patronalek eta UGT sindikatuak, eta, zehaztu duenez, "% 8ko ordezkaritza du azken horrek".

Sindikatuaren esanetan, akordio horrekin "langileek amore eman eta greba bertan behera uztea" lortu nahi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa ELA Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak