Ekonomia -

Lan-gatazka

Inbertsio planari emandako erantzuna greba "ulertezin eta kaltegarri" bat izatea kritikatu du Mercedesek

Langileei bidalitako barne komunikazioan, zuzendaritzak behargin guztiei erantzukizuna eskatu die, "lanuzterik ez egiteko eta normaltasunez lan egiteko eskubidea gauzatzeko".

Gasteizko Mercedes lantegiko beharginen protesta. Artxiboko irudia: EITB Media
Gasteizko Mercedes lantegiko beharginen protesta. Artxiboko irudia: EITB Media
Gasteizko Mercedes lantegiko beharginen protesta. Artxiboko irudia: EITB Media

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresa-batzordeak 1.200 milioi euroko inbertsio egitasmo proposamenari emandako erantzuna "guztiz ulergaitza" izan dela uste du Gasteizko Mercedes Benz lantegiko zuzendaritzak. Greba egutegia, asteazken honetarako deitutakoa barne, "ulertezina eta kaltegarria" da, esan duenez.

Enpresak langileei barne komunikazioa igorri die; izan ere, CCOOk eta UGTk, alde batetik, eta ELA, LAB eta ESK sindikatuek, bestetik, greba deitu dute asteazken honetarako, hitzarmena negoziatzeko blokeoaren aurrean.

Gainera, CCOOk eta UGTk beste lanuzte bat deitu dute ekainaren 29rako, eta sindikatu abertzaleek beste bat, ekainaren 27tik uztailaren 1era.

Mercedeseko sindikatuek eta zuzendaritzak 18 hilabete daramatzate lan-hitzarmena izenpetu nahian
Mercedeseko sindikatuek eta zuzendaritzak 18 hilabete daramatzate lan-hitzarmena izenpetu nahian
Mercedeseko sindikatuek eta zuzendaritzak 18 hilabete daramatzate lan-hitzarmena izenpetu nahian

1:17

Enpresak ohartarazi duenez, borondatez greba egitea erabakitzen duten langileek soldatan kenketak izango dituzte. Horregatik, zuzendaritzak behargin guztiei erantzukizuna eskatu die, "lanuzterik ez egiteko eta normaltasunez lan egiteko eskubidea gauzatzeko, eta greba egitea erabakitzen dutenek gainontzeko beharginen borondate hori errespetatzeko espero dute".

Zuzendaritzak greba deialdia "irmo" errefusatu du; izan ere, mobilizazioak "ez du izateko arrazoirik hitzarmena negoziatzeko prozesuaren irizpideei dagokionean, oraindik guztiz zabalik baitago, langile guztiek dakizuen bezala".

"Deitzaileek erabilitako argudioak negoziazio prozesua boikoteatzeko saiakera bat bezala soilik ulertu daitezke, langileen arteko tentsio egoerak sortzeko; horrek ez du hitzarmen kolektibo berri bat adosten batere lagunduko", erantsi du zuzendaritzak.

Mercedes-Benzek ziurtatu duenez, ohikoa den bezala, instalazio guztiak funtzionamenduan izango dira, lan egin nahi duten guztiek "normaltasunez" aritzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba ELA LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Sindikatuak CCOO UGT Lan gatazkak ESK Automobilgintzari buruzko albisteak