Ekonomia -

Lan-gatazka

Gipuzkoako Foru Aldundiko garbitzaileek greba mugagabea hasi dute

Eulen enpresako beharginak dira eta Gipuzkoako Aldundiaren egoitzak garbitzen dituzte. Lan-hitzarmen berrian soldata-igoera KPIren araberakoa izango dela aitortzea eskatzen dute.

Gipuzkoako garbitzaileen elkarretaratzea. Argazkia: @ELAsindikatua
Gipuzkoako garbitzaileen elkarretaratzea. Argazkia: @ELAsindikatua
Gipuzkoako garbitzaileen elkarretaratzea. Argazkia: @ELAsindikatua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzak eta lokalak garbitzen dituzten Eulen enpresako langileek greba mugagabea hasi dute astelehen honetan soldata KPIren arabera igotzea aldarrikatzeko. ELA, LAB eta ESK sindikatuek adierazi dute lanuztearen jarraipena zabala izan dela protestaren lehen egunean.

"Administrazioak eta Eulenek jarritako oztopoen gainetik, beharginek planto egin dute eta kalera atera dira lan-baldintza hobeak lortzeko", azaldu dute ohar batean.

Lan-hitzarmena negoziatzen ari dira, baina elkarrizketak 2021eko abendutik blokeatuta daudela salatu dute. Sindikatuen esanetan, enpresaren azkeneko proposamena hau izan zen: 2021eko soldata izoztea; eta 2022koa eta 2023koa % 1,5 eta % 1,75 igotzea, hurrenez hurren.

Halaber, "lan-gatazka honi irtenbidea emateko akordio batera heltzeko borondate politikoa erakuts" dezala eskatu diote sindikatuek Aldundiari.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa ELA LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak ESK Gipuzkoako Foru Aldundia