Ekonomia -

LANAK

Beste mugarri bat Bilboko Hegoaldeko Saihesbidearen lanetan: Bolintxu gaineko zubibideetako bat eraitsi dute

Bolintxu haranaren gainean bigarren biaduktu bat jartzea falta da oraindik. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, urtebete barru martxan izango da hegoaldeko saihesbide osoa, Santurtzitik hasi eta AP-68arekiko Beteluriko lotuneraino.

Bolintxuko zubibideetako bat. Bizkaiko Foru Aldundiaren bideo batetik ateratako irudia
Bolintxuko zubibideetako bat
Bolintxuko zubibideetako bat. Bizkaiko Foru Aldundiaren bideo batetik ateratako irudia

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaitzen ari den aste hau garrantzitsua izan da Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen (Supersur izenez ezaguna dena) lanetan. Izan ere, Bolintxu haranaren gaineko bi zubibideetako bat eraitsi dute (Gasteizko noranzkoan dagoena). Orain, bigarren biaduktu bat jartzea falta da.

Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak gaur jakinarazi duenez, lan konplexua izan da: Maniobra egiteko hiru egun behar izan dira eta 80 profesional baino gehiago aritu dira lanean".

Foru diputatuak azaldu duenez, Arnotegiko tuneletik Seberetxekora 162 metroko tartea dago, eta zailtasun erantsia izan da errekaren gainetik zubia egitea haranean zutaberik jarri gabe. "Horretarako beharrezkoa izan da bertikalean eraikitzea: 162 eta 142 metroko bi taula bertikalean eraiki eta gero biak etzatea", adierazi du. Gaineratu duenez, horrela lortu dute haraneko fauna eta flora ez ukitzea.

Beraz, gaur hasi da atzerako kontaketa Bizkaiko etorkizuneko saihesbide handiaren lehenengo pieza zerbitzuan jartzeko", nabarmendu du Imanol Pradalesek.

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, urtebete barru martxan izango da hegoaldeko saihesbide osoa. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Azken ordukoa Bizkaia Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa A-8 Autobidea AP-68 autobideko istripuak gaur Supersur albisteak