Ekonomia -
Inflazioa
2 eurotik gorakoa da gasolina litroaren prezioa
Apirilean apur bat igo ondoren, berriz egin dute nabarmen gora gasolinaren (2,026 €/l) eta gasolioaren (2,012 €/l) prezioek.
Mikel Dominguez | EITB Media
Erregaiaren batez besteko prezioa litroko 2 eurotik gorakoa da Espainiar estatuan. Erregairik garestiena berunik gabeko 98ko gasolina da: batez beste 2,026 euro balio du litroko. A+ gasolioa litroko 2,012 eurotan saltzen da.
Erregai fosilaren prezioak, 2020ko apiriletik eskalatzen ari direnak, apur bat mantendu egin ziren martxoan, baina maiatzean berriro igo dira, 2 eurotik gora.
Hauek dira gasolinaren batez besteko prezioak Espainiako Estatuko gasolindegietan:
Berunik gabeko 98ko gasolina: 2,026 €/ l
A+ gasolioa: 2,012 €/ litroko
A gasolioa: 1,913 €/ l
Berunik gabeko 95eko gasolina: 1,876 €/ l
Pandemiaren hilabete gogorrenetan izandako beherakadaren ondoren, prezioek gora egin dute etengabe 2020ko maiatzetik. Hona hemen azken bi urteetako bilakaera.