Ekonomia -
DONOSTIA
Dbusen 17. linea izango da elektriko bihurtuko duten lehenengoa Donostian
Eusko Jaurlaritzak eta Donostiak Udalak hitzarmena sinatu dute hirian autobus elektriko adimendunaren sistema abian jartzeko. 25,7 milioi euroko aurrekontua izango du.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak hitzarmena sinatu dute hirian autobus elektriko adimendunaren sistema abian jartzeko. Hain zuzen ere, Dbusen 17. linea (Gros-Amara-Miramon) izango da elektriko bihurtuko duten lehendabizikoa. Guztira, bederatzi autobus elektriko izango ditu.
Donostiako lehen autobus elektriko adimendunak, Gros eta Amara auzoak ospitaleekin eta Miramonekin lotuko du. Ibilbidea 15 kilometro ingurukoa da.
Proiektua hiriko mugikortasun adimendunerako –Smart Mobility– protokoloaren baitan kokatzen da eta 25,7 milioi euroko aurrekontua izango du.
Proiektua garatzeko gutxi gorabeherako epea lau urte ingurukoa da.