Ekonomia -

GUTXIENEKO DIRU-SARRERA

Gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea sinatuko dute Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak

Transferentzien Batzorde Mistoa goizean egingo da, Madrilen. Bi gobernuek otsailaren 23an lortu zuten akordioa. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du prestazio horren transferentzia osoa, denbora mugarik gabe.

Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera baten osteko prentsaurrekoa. Artxiboko argazkia: EFE
Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera baten osteko prentsaurrekoa
Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera baten osteko prentsaurrekoa. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Transferentzien Batzorde Mistoa asteazken honetan bilduko da, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren transferentzia Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeko akordioa sinatzeko. Bilera goizean egingo da, Madrilen, eta hitzarmena onartzeko eta akordioa sinatzeko balioko du.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak otsailaren 23an lortu zuten bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren inguruko akordioa, eta eskualdatzea erabat ofizial bihurtuko da Transferentzien Batzorde Mistoaren bileran. Akordio horren arabera, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du prestazio horren transferentzia osoa, denbora mugarik gabe.

Transferentziaren ondorioz, Eusko Jaurlaritza arduratuko da gutxieneko diru-sarrera izapidetzeaz, aitortzeaz eta ordaintzeaz, eta, ondorioz, amaiera emango zaio orain arte Euskal Autonomia Erkidegoan prestazio horren kudeaketa arautzen zuen kudeaketa-gomendioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Estatutua