Ekonomia -
Bankuak
Laboral Kutxa hasi da 65 urtetik gorako bezeroak aurrez aurre artatzen
Halaber, telefono bidezko arreta indartu eta kutxazainen erabilera erraztuko du.
Agentziak | EiTB Media
Laboral Kutxak 65 urtetik gorako bezeroak aurrez aurre artatuko ditu astearte honetatik aurrera. Aurrez aurreko zerbitzua 09:00etatik 14:00etara eskiniko du. Halaber, telefono bidezko arreta indartu eta kutxazainen erabilera erraztuko du.
Duela hamar bat egun, Espainiako Bankuen Elkarteak eta Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioak (CECA) adostutako akordioa bere egin du finantza erakundeak; izan ere, adinekoak aurrez aurre artatzeko orduak areagotzea hitzartu zuten, besteak beste.
Azkenaldian, jubilatuen hainbat mobilizazio egin dituzte Estatuko bankuen aurrez aurreko zerbitzuen murrizketa eta bulegoen itxiera salatzeko. Otsailean, 600.000 sinadura baino gehiago aurkeztu zituzten Ekonomia Ministerioan, adinekoen "finantza bazterketa" azaleratzeko. Mobilizazio horien ostean heldu da adinekoei arreta hobea emateko erabakia.