Ekonomia -
Pieza falta
Gasteizko Mercedes Benz lanera itzuliko da urtarrilaren 3an, abenduaren 18an hasiko den geldialdiaren ostean
Enpresak azaldu duenez, aste horretan hiru txandetan ekoitziko dute, konkretuki, urtarrilaren 3, 4, 5 eta 7an.
Agentziak | EiTB Media
Arabako Mercedes Benz lantegiak jarduera berreskuratuko du urtarrilaren 3an, piezen hornidura faltak abenduaren 18an ekoizpena gelditzera behartu ondoren. Printzipioz, urtarrilaren 3, 4, 5 eta 7an jarduera hiru txandetan mantenduko da, enpresak jakitera eman duenez.
Azken laneguna abenduak 17a izango da Gasteizko lantegian. Hala ere, urteko lehen astean ekoizpena izango dela baieztatu du enpresak ostegun honetan.
Enpresak azaldu duenez, aste horretan hiru txandetan ekoitziko dute, konkretuki, urtarrilaren 3, 4, 5 eta 7an. Abenduaren 18tik aurrera izango den geldialdia material horniduraren murrizketa "esanguratsuaren" ondorio da.
Egun horietako hiru ekoizpen txandak bertan behera geratuko dira, urtarrilaren 3an jarduera berreskuratu arte. Guztia aldi baterako lan erregulazioaren kontura izango da, eta zuzeneko zein zeharkako beharginei eragingo die.