Ekonomia -
Osagaien krisia
Abenduko azken astean ekoizpena etengo du Gasteizko Mercedesek, mikrotxipen falta dela eta
Datorren astean, ordea, ez du geldialdirik egingo, zuzendaritzak langileei jakinarazi berri dienez.
Agentziak | EITB MEDIA
Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak ekoizpena etengo du abenduko azken astean mikrotxipen eskasia dela eta.
5.000 langile dituen enpresako zuzendaritzak hala jakinarazi berri die sindikatuei. Hala, abenduaren 27tik 30era etenda egongo da ekoizpena, "materialen horniduran egondako murrizketa nabarmenaren ondorioz".
Datorren astean, ordea, jarduerari eutsiko dio lantegiak, eguneko hiru txandetan lan eginda. Dena dela, azaroaren 20an, larunbata, ez dute lan egingo.
Aurretik ere eten du ekoizpena Gasteizko lantegiak: abuztuaren 30etik irailaren 21era geldirik egon zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea